XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakinaren gainean esan ditekeen bakarra hau da, inoiz ez direla falta mila klaseko elsoak, eta hauek kontua harcen dute ongi entera gaiten gure inguruan urrikariak egotea ez zaigula komeni, haiei sokorricea gure buruei ere sokorricea dela, haiei ziztacen dieten elsoek gure bizicea ere galcera eman dezatela eragoctea dela.

Jakinaren gainean esan ditekeen bakarra hau da, inoiz ez direla falta elsoak, edo izaki are tikiagoak, bihoc oneko gizonek borondatez dakitena derrigorrez jakin arazicen digutenak; asko, anic, franko, ugari, gehiago, gehiegi eta sobera elkar-ikusi dadukagula gure lagun hurkoarekin, batez ere, guztiz ere, gure lagun hurkoa desdixadun baldin bada.